XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hileko lehenengo domekan errekorridua egiten zuten, kortarik korta.

Eta, jakina, korta bakoitzean, horiek laurok eta etxeko ugazaba batzen ziren eta hilero-hilero behi guztiak tasatu, denen konformidadearekin.

Eta, ba, gero, egunen baten, bateren bati behiren bat tragatu edo maltratatuz gero, edo behien batek txala galdu ezketiño, ba, juntatu egiten ziren eta kaltearen kostua denen arte zatitu eta kitutu.

Beste batzuetan, etxe-errearena batzen etorten ziren.

Ni neu be ibilita nago horretan menester horretan.

Badakizu, lehengo baserriak zaharrak be bai eta, gariak eta bedar sikua be kamaran gordetan genuen, kortan berriz, azpigarria eta idea, eta, ba, hagaitik horregaitik sarri erretan ziren etxeak eta goizetik gauera ezer be barik lotu hango etxekoak.

Orduan, herriko gazteak eta, alkar hartu, eta etxe-errearena batzen joaten ginen etxerik etxe.

Borondate oneko genteak ez du zeozer emon barik itxiten.

Beste herri batekoa bada be berdin emoten zaie, ze ezebezean lotutea gauza tristea zaizu gero!

Eta ba, denerik batzen da.

Dirua, janaria, erropak, tresnak, muebleak, eta batzuk ardi edo txerri edo beste animaliren bat edo beste be bai.

Beste batzuk hagearena, hau zera zaizu, etxe berria egiteko zutunik dauden haritzak emon, behar duenean bota eta hage edo zolibak egiteko etxe berrirako.

Eskekoak berriz, eskandalua ibilten zen lehenago, baina hori, eskekoarena amak kontatu dizu lehentxoago hor kontu erratuarena batzen ibili zenaren kontuan.

Jitanuak izaten ziren beste batzuk.

Horiek karro eta guzti etorten ziren eta Zeberion euren lekuak eukiten zituzten gaua egiteko edo emoteko.

Bat hementxe dago, Isasin, oraindino be han dago zipresa, arbola ederra, eta hantxe, ziprespean egiten zuten lo, hori zuk zeuk be badakizu, makina bat bildur pasatu duzue zuok eskolarantzean eta, ez da baietz?

Orain horri leku horri jitanuen lekua deituten diogu denok.

Baheroak, hau da, baheak egiten ibilten zitzaizkigunak etxerik etxe munduak aramaio, hortik Galizia aldetik edo etorten ziren, eta ba gurean egiten zuten lo, ostatua eskatuten ziguten eta gero joan etorri guztietan gurera, izan be, gurera Gorbeian begia atereak be joko luke eta.

Hauek baheroak mandoekin etorten ziren eta badakizu, gari beharrak eta egiteko baheak eta galbaheak euki hehar dira eta hauek, batez be baheak egiten zituzten.

Etxe bakoitzean zelango neurrikoa halangoxea.

Uruna azpiran eralgiten zen eta klaro, azpirak be ez ziren denak berdinak, ganera, bahearen telea edo sarea be ez, tela batzuk zeheago eralgitekoak ziren uruna finago eralgiteko, tela finetik eralgiz gero urun zehe-zehea ateraten zen (...)